Player Development Program | Athletic Cluben nazioarteko futbol-prestakuntza
Player Development Program Athletic Club Academyren nazioarteko futbol-prestakuntzako programa da. Mundu osoko jokalari gazteei Athletic Cluben metodologiapean goi-mailako entrenamendu eta lehiaketa esperientzia bizitzeko aukera ematen die.
Zure bertsiorik onena ezagutu
Athletic Club Academyk Athletic Cluben prestakuntza-eredua nazioarteko esparrura eramaten du, Lezamako metodologian oinarritutako goi-mailako futbol-prestakuntza programa baten bidez. Lezamako harrobiaren talentu-garapenaren ardatza da. Player Development Program deritzonak Klubean lan egiteko moduan murgiltze osoa proposatzen du, goi-mailako entrenamendua, ospe handiko prestakuntza akademikoa eta Athletic Cluben nortasuna eta euskal kulturarekiko lotura definitzen dituen kirol-, gizarte- eta kultura-ingurunearekiko bizikidetza uztartuz.
Esperientzia paregabe hau ezagutu, hazteko, ikasteko eta zure kirol-ibilbidea munduan bakarra den ingurune batean, Athletic Cluben, bultzatzeko aukera emango dizuna.


Athletic Club, Unique in the World
Ezagutu Athletic Club munduan bakarra egiten duena: bertako talentuaren alde egiten duen filosofia, prestakuntza integrala eta bere ingurune, kultura eta bertako jendearekiko lotura sakona.
Athletic Club futbol-talde bat baino askoz gehiago da. Bere zaleen izaera eta sustraiak islatzen dituen sinboloa da. Kluba den aldetik, garai berrietara egokitzeko bezain malgua da, baina, aldi berean, nahikoa sendoa eta irmoa izan da bere esentziari eta berezitasunari eusteko 128 urteko historian zehar.
1911z geroztik, Athletic Clubek ordezkatzen duen lurraldean, Euskal Herrian, jaio edo hezitako futbolariekin baino ez du lehiatu. Horrek kirola eta futbol profesionala ulertzeko eta lehiatzeko modu berezi eta paregabea sortu du.
Lezama Europako entrenamendu-zentro aurreratuenetako bat da, instalazio modernoekin, punta-puntako teknologiarekin eta errendimendu gorena lortzeko behar den guztiarekin.
Mundu mailan aitortutako gure metodologia-eredua talentuen garapenerako estrategia sendo batean oinarritzen da, gure hitzartutako kluben sarearekin partekatzen dena, baita jokalari bakoitzaren jarraipen pertsonalizatuan eta garapen integralaren ikuspegian ere. 50 urte baino gehiagoz, eredu berezi honek etengabeko hobekuntza eta batez bestekoaren gainetik dagoen errendimendua sustatu ditu.
Lezama sortu zenetik, 200 gizonezko futbolarik baino gehiagok eta 60 emakumezko futbolarik (Athletic Clubeko emakumezkoen taldea 2002an sortu zen) gehiagok egin dute debuta lehen taldean, akademian bertan hezi ondoren.
Klubeko Izarrak
Unai Simón
Mikel Jaureguizar
Clara Pinedo
Yeray Álvarez
Iñaki Williams
Yuri Berchiche
Oihan Sancet
Aymeric Laporte
Iñigo Ruíz de Galarreta
Iñigo Lekue
Unai Gómez
Iker Muniain
Oihane Hernández
Oihane Valdezate
Nekane Díez
Lucía García
Aritz Aduriz
Mikel San José
Beñat Etxeberria
Maite Oroz
Damaris Egurrola
Ainhoa Tirapu
Markel Susaeta
Kepa Arrizabalaga
Iraia Iturregui
Andoni Iraola
Fernando Llorente
Fran Yeste
Julen Guerrero
Aitor Karanka
Asier Del Horno
Josu Urrutia
Rafa Alkorta
Estanis Argote
Manolo Sarabia
Luis de la Fuente
Santi Urkiaga
Andoni Goikoetxea
Julio Salinas
Andoni Zubizarreta
Dani Ruiz-Bazán
Txetxu Rojo
Fidel Uriarte
Player Development Program, prestakuntza integraleko programa
Player Development nazioarteko futbol-prestakuntzako programa integrala da, jokalari gazteei hiru hilabeteko egonaldian edo luzeagoan, Athletic Cluben ingurunean, hezkuntza- eta kirol-esperientzia gorena eskaintzeko diseinatua.
Programa osoan zehar, futbolariak Athletic Clubeko harrobiaren metodologian erabat integratzen dira, Lezaman entrenatuz eta bertan bizikidetza partekatuz. Lezama nazioarteko futbol-prestakuntzako errendimendu handiko zentro ospetsuenetako bat da. Talentuaren garapenerako Klubak eskaintzen dituen baliabide, instalazio eta zerbitzu guztiak dituzte eskura.
Programak goi-mailako kirol entrenamendua eta laguntza akademiko pertsonalizatua uztartzen ditu, kirol-prestakuntzaren eta ikasketen arteko oreka bermatuz. Gainera, esperientzia osatzeko, parte-hartzaileek Bizkaiko kultura- eta gizarte-ingurunea ezagutzen dute bisita, tailer, aisialdi-jarduera eta kultur esperientzien bidez, Athletic Clubek berak antolatu eta kudeatuta.
Prestakuntza eta errendimendu handiko esperientzia osoa.
Metodologia
- Athletic Clubekin hitzartutako klubekin edo Eskolarekin (Athletic Clubeko futbol-eskolarekin) entrenamenduak, jokalariaren adinera eta ezaugarrietara egokituta.
- Banakako entrenamendu-programa (zelai eta gimnasio saioak) Athletic Clubeko teknikarien eskutik Lezaman.
- Aditu teknikoekin saioak: nutrizionista, psikologoa, zerbitzu medikua eta kirol-errendimendua hobetzeko aditu profesionalak Lezamako akademian.
- Athletic Cluben metodologian oinarritutako jarraipen eta ebaluazio pertsonalizatua.
- Adinaren eta mailaren arabera, txapelketetan eta lagunarteko partidetan parte hartzeko aukera.
EGOITZA
OSTATUA ATHLETIC CLUBEKO JOKALARIEN EGOITZAN, LEZAMAN
- Guztiz hornitutako logela bikoitzak
- Jokalari bakoitzarentzakoikasteko gune pertsonala
- Asteko garbitegi-zerbitzua
- Athletic Clubeko jokalariekin partekatutako aisialdi-eremuak
- Egoitzaren hezitzaile taldearen 24 orduko tutoretza
- Lezamako kirol-instalazioetara oinez joateko sarbidea
- Mantenu osoa Lezamako nutrizio eta sukaldaritza zerbitzuarekin.
JARDUERAK ETA ESPERIENTZIAK:
- Euskadira egokitzeko gaietan oinarritutako Egokitzapen Ikastaroa i
- Mailara egokitutako gaztelania ikastaroa. Euskara ikasteko aukera ere badago.
- LaLiga partidetarako sarbidea San Mames estadioan.
- Estadioratourra eta Athletic Club Museora bisita.
- Turismo-, aisialdi- eta kirol anitzeko esperientziak Bizkaian.
- Programan zehar beharrezkoak diren joan-etorri guztietarako garraio- eta logistika-soluzioak.
INSTALAZIOAK
- Belar naturaleko 5 jokaleku
- Belar artifizialeko 3 jokaleku
- Belar artifizialeko entrenamendu-eremu estalia
- Atezainen entrenamendurako jokaleku berezia
HEZKUNTZA
Player Development Program programak futbolarien jarraipen akademikoa bermatzen du, urrutiko ikasketetarako laguntzaren eta ingurune antolatu eta tutorizatu baten bidez. Gainera, kalitate handiko ikastetxeetan eskolatzeko aukera eskaintzen du. Klubak hitzarmenak ditu ikastetxe horiekin, eta haien hezkuntza-eskaintza jokalari bakoitzaren kirol-eskakizunetara eta banakako beharretara egokitzen da.
Entrenamendu profesionalerako zentroa
- Gimnasioa
- Fisioterapia gela
- Ur hotzeko eta beroko igerilekuak
- Zentro medikoa
Programak
Futbolarien prestakuntza integrala “Made in Lezama” metodologiaren bidez
Nazioarteko programa
- Iraupena: 3 hilabete baino gutxiago
- Entrenamendua: Athletic Clubekin hitzartutako kluba edo Eskola, Athletic Cluben futbol eskola
- Lehiaketa: Athletic Academyko taldeak edo Athletic Clubekin hitzartutako klubak
- Ostatua: Lezama
- Ekipamendua: Athletic Club Academyren ekipamendu ofiziala
- Gehigarriak: Jarduera eta esperientzia esklusiboak
360 Programa
- Iraupena: 3 hilabete baino gehiagoko egonaldia
- Entrenamendua: Athletic Academy / Athletic Clubekn hitzartutako kluba / Eskola (Athletic Cluben futbol eskola) / banakako entrenamendu-programa
- Lehiaketa: Athletic Academyko taldeak edo Athletic Clubekin hitzartutako klubak
- Ostatua: Lezama
- Ekipamendua: Athletic Academyren ekipamendu ofiziala / Athletic Clubekin hitzartutako klub baten ekipamendu ofiziala
- Gehigarriak: Athletic Club esperientziak eta San Mamesen lehen taldeetako partidetarako sarrerak + Bizkaian aisialdi eta turismoarekin lotutako esperientzia osagarriak







