Entrenatu Athletic Clubeko jokalarien moduan!
Eskolak egoitza berria estreinatuko du Lauaxeta Ikastolan 2026/27 denboraldian! Athletic Clubeko futbol eskola eta bere egoitza berria bertatik bertara ezagutzeko, datorren irailaren 18an egingo dugun ate irekien jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Irailaren 18an Eskolaren ate irekien jardunaldiaz gozatu ahal izango duzu Lauaxeta Ikastolan (Amorebieta). Jardunaldia 2011 eta 2020 artean jaiotako jokalariei zuzenduta dago, eta 100 plazako txanda izango du eskuragarri.
Txanda: 17:15 – 18:45 (100 plaza)
Athletic Clubeko Eskolak haurrei Lezaman entrenatzeko aukera ematen die, harrobian hasi eta lehen taldearaino Athletic Clubeko jokalariak prestatzen dituen metodologia ofizial bera jarraituz.
Izena eman eskura dauden plazak agortu aurretik eta gozatu doako Eskola entrenamendu jardunaldi honetaz. Izena emateko epea irailaren 13an amaituko da, 23:59etan.
Txanda berri honetan onartutako pertsonekin zuzenean jarriko gara harremanetan.
